Erakusketa Irunen Kartzela, ARTibismoa eta feminismoa, Fresneseko isolamendua apurtuz Itziar Moreno eta Ohiane Garmendia

Non: 
Hazia eta Lakaxita
Data: 
Osteguna, Iraila 22, 2016 - 12:30 -tik Igandea, Urria 16, 2016 - 20:30 -ra
Antolatzen du : 
Lakaxita eta Hazia Kultur Elkartea

Erakusketa kartela.jpgKomunikazioa norbanakoa gainditu eta komunitatera salto egiteko ariketa dela zioen Raymond Williamsek. Isolamenduak ekar dezakeen alienaziotik kolektibora saltoa, nortasun kolektiboak, gu-ak eraikitzeko oinarrizko mugimendua. Arteak, ezbairik gabe, komunikazio ariketa estetikoenak, badu, beste espresio batzuez esaten ezinezkoak diren mezuak helarazteko gaitasuna. Bihurrikeria koloretsu eta aurretik imaginatu gabeko lerro marren dantzaz, ahoskatu ezin daitekeena entzunarazteko bertutea.

Kartzela, norbanakoa isolatuz, berau azpiratzeko bokazioa duen jazarpen instituzioa. Kontrolaren zientzian gailenduz, gerra makina perfektua izateko jaio zen kartzela. Aitzitik, norbanakoak isolatu eta estatura baitaratzeko guda makina honek, ezezagutzagatik, artearen gaitasuna gutxietxi zuen. Isolamendua, barrotea, hormigoi horma eta kristal lodien bana gaitasuna, kamera zein kartzeleroen kontrol begia gainditu, eta kartzelan ezereztatu nahi den pertsona, honen emozio, sentsazio eta askatasun nahiak komunikatzeko arteak duen gaitasuna mespretxatu zuen estatuak. Azpiratu nahi den subjektua bizirik mantentzeko duen boterea ahaztu zuen estatuak.

Fresnesen, beren etxeetaik 800km baino gehiagora gatibu, Itziar Morenok eta Ohiane Garmendiak ondotxo dakite hori. Urteetan, isolamenduaz, disziplina metodikoaz, beren izate askeak apaldu nahi izan dituzte, ezereztu. Bizi nahia, askatasun nahia desegin, egungo ordena grisera egokigarri egiteko. Aitzitik, estatuak, bere menperatze makina basati eta perfektuenarekin ere, ez du xedea lortu, eta egunotan Irunen edukiko dugun arte lan erakusketa, da honen lekuko.

Esan bezala, Irunen edukiko ditugu artelanok bizi-gai, Hazia Kultur Elkartean eta Lakaxitan. Bertan, kartzela, baina baita ere honi kontrajartzen zaizkion ARTibismoa eta Feminismoa edukiko ditugu bizi-gai.

Animatu!

Hazia Kultur Elkartean: Irailaren 22tik 27ra
Lakaxitan: Irailaren 29an inagurazioa izango da Bideo emanaldi eta pikoteo goxoarekin. Urriaren 16 arte egongo da erakusketa bertan.

Etiquetak: