Datorren ekintzak

Hitzaldia: "Laikotasuna eta demokrazia: bi printzipio banaezin"

Data: 
Asteartea, Maiatza 27, 2025 - 19:00
Non: 
Palmera-Montero, Irun
Antolatzen du : 
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

Kartela

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Europa Laica estatu-mailako erakundea da, pertsonen kontzientzia- eta pentsamendu-askatasuna defendatzen duena. Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa eskatzen du, eta Estatuaren neutraltasuna sinesmen desberdinekiko, erlijiosoak nahiz bestelakoak izan.

Liburu Aurkezpena: Las mujeres en la historia del arte

Data: 
Ostirala, Maiatza 23, 2025 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Peña kalea, Irun Mosku

Las Mujeres en la historia del arte

Talentua duten artistek beti borrokatu behar izan dute gutxietsi edo baztertu dituen gizonez osatutako mundu batean aurrera egiteko. Emakumeak artearen historian bidaia zirraragarri batean gidatzen gaitu, emakume artista aparten bizitzak, obrak eta legatuak ezagutzeko, askotan merezi duten aintzatespena jaso ez dutenak.

“Burujabetza ekonomikorik gabe ez dago burujabetza sozialik: gure ekosistema propioak eraikitzeko garaia da”

Data: 
Ostirala, Maiatza 23, 2025 - 11:00 -tik 13:00 -ra
Non: 
Palmera Montero, Irun

Ekosistema burujabeak.jpg

BDSKoop.- Iker Eizaguirre Zufiaurrek Ekosistema Burujabeak lana aurkeztuko du maiatzaren 23an, Irungo Palmera Montero gunean.

Kirola Par(t)ekatuz Igande Sasoia Emakumezkoen kirola, maiatzaren 18an

Data: 
Igandea, Maiatza 18, 2025 - 10:30 -tik 13:30 -ra
Non: 
Paseo Kolon pasealekua

Igande sasoi 18M 2025

Datorren maiatza 18ean Parean elkarteak, Irungo Udalarekin elkarlanean, KIROLA PAR(T)EKATUZ IGANDE SASOI antolatu du emakumeen kirola sustatzeko. Kolon pasealekuan bertan, Irungo kirol-klubek beren eskaintza erakutsiko dute igande goizez, hurbiltzen den orori kirola probatzeko aukera emanez.