Datorren ekintzak

LGTB harrotasunaren egunean ekitaldia Irunen

Data: 
Ostirala, Ekaina 28, 2019 - 18:00 -tik Larunbata, Ekaina 29, 2019 - 17:55 -ra
Non: 
Udal Euskaltegiko lorategi ondoan

LGTB harrotasunaren eguna dela eta, aurten Irunen gay eta lesbiana aktibista batzuk Su Txikiak talde feministaren laguntzarekin oroimen ekitaldi bat antolatu dugu Ekainaren 28rako. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan burutuko dugu Udal Euskaltegiko lorategi ondoan. 

Astelehena, ekainak 24, Pentsionisten manifestazio berria Irunen

Data: 
Astelehena, Ekaina 24, 2019 - 12:00 -tik Asteartea, Ekaina 25, 2019 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak (MPT)

Concentración pensionistas Plaza Sanjuan, IrunGaur 24an, hilaren azken astelehena denez, Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak (MPT) manifestazio batera deitzen dizuegu. 12:00etan aterako gara San Juan Plazatik, Colon ibilbidean barrena ibiliko gara, ondoren Luis Mariano kalea zeharkatuta, berriro Colon ibilbidera joko dugu, eta manifestazioa San Juan Plazan amaituko dugu, udaletxearen aurrean.