"Gipuzkoarrok G7 EZ! Bestelako mundu bat sortzen!" Manifestazioa Donostian
Data:
Larunbata, Ekaina 22, 2019 - 17:00 -tik Igandea, Ekaina 23, 2019 - 16:55 -ra
Non:
Easo Plazatik, Donostia
Antolatzen du :
Donostiako G7 EZ! Plataforma
Donostiako G7 EZ! Plataforma.- Datorren larunbatean Donostian G7ak sinbolizatzen duen munduaren aurka mobilizatuko gara, bestelako mundu bat eraikitzeko bidean Gipuzkoatik egin dezagun ekarpena. Gero eta autoritario eta gerrazaleago diren aberatsenen eta multinazionalen zerbitzura dagoen sistema iraunarazteko bilduko dira Miarritzen munduko 7 potentziak.




