Dohako formazioa: Datu babesa
- Gehiago irakurriDohako formazioa: Datu babesa -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Bidasoko eskualdean urte luzez nekazaritza ekologikoa lantzen diharduen Aldatsa Baratzak Kakusai agrozozketa antolatu du iganderako, eguerdiko 12etan, Oiartzungo Ametsenea Hipikan (Igerobi bidea, z/g). Metodologia sinplea da: zelai bat ehunka lurzatitan banatzen da, eta lurzati bakoitzari lerro eta ilara bana dagozkio. Bi zaldi askatzen dira zelaian, eta lehenengo bi kaka mokordoak non erortzen diren, rifa irabazlea dutenak izango dira saridunak.
Badator ekaina, eta honekin batera baita Kabigorriko ikasturteko azken bertso gaua ere. Ekainaren 6an izango da, 19:30ean hasita.
Datorren ekainaren 6ean Bidasoa eskualdeko kooperatiba desberdinak BDS Koop Eraldaketa Fabrikan bilduko dira euren proiektuak aurkeztu eta saretze lana ospatzeko
Hilabete batzuk igaro dira Eraldaketa Fabrika sortu zenetik, ordutik Bidasoa Eskualdeko kooperatiba desberdinak saretzeko lanetan egon dira BDS Koop Eraldaketa Fabrikan lanean dauden langileak. Kooperatiba desberdinak identifikatu eta beraiekin kontaktuan jarri dira, batzuk BDS Koopekin elkarleanean hasi dira proiektu desberdinetan eta pixkanaka pixkanaka tokiko garapenean laguntzen duten empresa desberdinak saretu eta bisibilizatzeko asmoa dute.