Datorren ekintzak

Preso gaixoen askatasunaren alde hainbat deialdi asteburu honetan

Espainiar eta frantziar estatuetako espetxeetan «alarma guztiak» piztu dira azken egunetan Oier Gomez, Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate euskal preso politikoen inguruan jaso diren berriak.

Oier Gomez Pitie Salpetrieko ospitalean dago, biopsia baten zain, Ibon Iparragirrek bi eraso jasan zituen 24 ordutan Alcala Mecoko espetxean eta Manu Azkarate tolosarra ere ospitaleratu egin behar izan dute.

Sí se Puede Irun Udal taldearen mozioa, “DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN ZENBATEKOARI” buruzkoa

Arrazoien azalpena:
Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko 18/2008 Legeak Diru-sarrerak Bermatzeko zenbatekoa ezartzeari buruzko 20. artikuluan Lanbide arteko Gutxieneko Soldata aipatzen da argi eta garbi.

Eusko Jaurlaritzak duela gutxi egin dituen adierazpenetan iragarri da legean jasotzen den aipamen hori aldatu egingo dela, prestazioaren igoera KPI Kontsumorako Prezioen Indizearen araberakoa izan dadin.

Azken udal batzaren udal gobernuaren jarrera dela eta, adeitasunez aholku bat

ehbildu17.jpgEH Bildu.- Otsailaren 22an izandako azken udal batzan, EH Bildu-k harriduraz ikusi zuen nola, hura hasi baino bi ordu eta laurden lehenago, jakinarazi zitzaion gure taldeak aurkeztutako mozio guztiei udal gobernuak mozio alternatibo bana aurkezten zuela.

Autoenpleguari leihoa: Dozena erdi negozio digital aurrera atera dira berriki eskualdean, Irun Ekintzan-en babesarekin

“Negozio digitalen garapena” izan da ikastaroaren izenburua, eta azaroaren 28tik urtarrilaren 11ra egin da. Guztira, arlo digitaleko enpresa proiektuen sustatzaile diren zazpi pertsona izan dira parte hartzaileak. Batzuek negozio ideia zehatzak zituzten, eta horiek aurrera eramateko prest zeuden. Beste batzuk enpresa berriak egonkortzeko fasean zeuden.

Ireki-k ekainaren 17rako mobilizazio nazionala deitu du Gasteizen

Gaur eguerdiko 11:30etan, Andra Mari Zuriaren plazan eskeinitako prentsaurrekoan, Julen Mitxeltorena eta Andere Arriolabengoa, lan munduan preso eta iheslariaren etxeratzearen alde sinadurak biltzen ari den IREKI ekimenaren izenean zera iragarri dute:
  - Ekainaren 17an mobilizazio nazionala deituko dutela Gasteizen, hain zuzen ere, lan mundua, errepresioa, eta gatazkaren ondoriok gordinki lotzen dituen hirian.