Datorren ekintzak

M8-aren inguruko jarduerak, BAGERA NOUS SOMMESek antolatuak

Data: 
Ostirala, Martxoa 10, 2023 - 18:00
Non: 
BORDERLINE FABRIKA, Hendaia
Antolatzen du : 
BORDERLINE FABRIKA eta BAGERA NOUS SOMMES elkartea

Girl power gualdia

BAGERA NOUS SOMMES elkartea.- Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunak kutsu berezia du aurten, alde batetik emazteen eskubideen aurkako eraso larriekin (abortatzeko eskubidearen babesaren amaiera AEBn, emazteen eskubideen aurkako pentsio erreforma proiektua,..), baina baita berri on batzuk ere (abortatzeko eskubidearen konstituzionalizazioa Estatu Frantzesean, hilekoaren baimenaren onartzea Estatu Espainolean…).

Asun Casasola lehiaketaren sari banaketa martxoaren 9an egingo da Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Martxoa 9, 2023 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Irun
Antolatzen du : 
Berdintasunerako Asun Casasola elkarteko kideak

Concurso Asun Casasola entrega premios Kabigorri

Berdintasunerako Asun Casasola elkarteko kideak.- 370 ipuin jaso ditugu aurtengo edizioan.Helduak gazteleraz izan da ipuin gehien jaso dugun kategoria, ondoren gazteak euskaraz.

ERDIZ BIZIRK Plataformaren hitzaldia Hondarribian

Data: 
Osteguna, Martxoa 9, 2023 - 19:00
Non: 
Hondarribiko Kultur Etxeko 103.gela
Antolatzen du : 
ERDIZ BIZIRK Plataforma eta Aiza Kultur Elkartea

hitzaldia Plataforma ERDIZ BIZIRK

AKE Aiza Kultur Elkartea.- Ordu t´erdiko solasaldi honekin Baztan Ibarreko ERDIZ BIZIRIK Plataforma eta Hondarribiko AKE Aiza Kultur Elkarteak antolatuta, Martxoak 9 arratsaldeko 19,00etan Hondarribiko Kultur Etxeko 103.gelan Landa-Eremuaren Defentsan izeneko solasaldia eskeiniko dute.

Elkarretaratzea deitu du bihar Bidasoko Itaiak

Data: 
Asteazkena, Martxoa 8, 2023 - 19:00
Non: 
San Juna Plaza
Antolatzen du : 
Bidasoako Itaia

M8 kartela Itaia

Bidasoko Itaia.- Itaia Emakume Sozialisten Antolakundeak Euskal Herriko hainbat lekutan mobilizazioak antolatu ditu biharko, horien artean Irunen. Hiru urte daramatza Bidasoko Itaiak martxoaren 8an kontzentrazioa antolatzen, eta aurten ere horrela izango da.

M8 Asanblada Feminista Bidasoak Hendaia eta Hondarribitik abiatu eta Irunen amaituko den manifestazioan parte hartzera deitu du

Data: 
Asteazkena, Martxoa 8, 2023 - 17:30
Non: 
Hendaia, Hondarribia, Irun
Antolatzen du : 
M8 Asanblada Feminista Bidasoa

Martxa Emakumeen eskubideen alde M8

M8 Bidasoako Asanblada Feministatik herritarrei dei egiten diegu ahalik eta modu eraginkorrenean parte har dezaten emakumeen eskubideen nazioarteko egunaren aldarrikapenean.