Urriaren 3an 2019-20 ikasturteko lehen Kabigorriko bertso-gaua

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Urria 3, 2019 - 19:30

Kaixo bertsozale:

Hasi dugu, dagoeneko, 2019-2020 ikasturtea eta Kabigorriko bertso-gauak ere hemen dira.

Zazpigarren ikasturtea izango da aurtengoa eta ohiko egitura mantenduko dugu aurten ere.

Lehen bertso-gauari urriaren 3an, ostegunean, ekingo diogu 19:30etatik aurrera. Bertsotan arituko dira Aitor Errazkin irundarra, Iñigo Izagirre itziartarra, Maddi Ane Txoperena hendaiarra eta Maindi Murua azkaindarra. Saioa Egoitz Zelaia hendaiarrak gidatuko du eta bertso jarrien ardura Abel Zabala irundarrarena izango da.

Gogoan izan Kabigorrik aukera ezin hobea eskaintzen duela behin saioa amaituta afaltzen geratzeko ere.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, izan ongi!

Irunabar  (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Etiquetak: