Ostegunean Kabigorriko ikasturteko azken bertso gaua

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Ekaina 6, 2019 - 19:30

Badator ekaina, eta honekin batera baita Kabigorriko ikasturteko azken bertso gaua ere. Ekainaren 6an izango da, 19:30ean hasita.

Irati Alcantarilla urruñarra, Alaia Martin oiartzuarra, Miren Artetxe hendaiarra, eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra ariko dira bertsotan. Egoitz Zelaia hendaiarrak egingo ditu gai-jartzaile lanak, eta Garbiñe Beraetxeren eskutik helduko zaizkigu hileko bertso jarriak.

Gogoan izan Kabigorrik afaltzeko aukera bikaina eskaintzen digula.

Animatu eta hurbildu, ederra izango da eta!
Bertan elkar ikusiko dugulakoan,

Irunabar  (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Etiquetak: