Ostegunean, urte berriko Kabigorriko lehen bertso gaua

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Urtarrila 9, 2020 - 19:30

Oparoa joan da 2019a: antolatu ditugu bertso-saioak, proiektu berriak sortu ditugu eta lehendik zetozenei ere erantzun diegu. Ondorengo loturan topa dezakezue 2019ak emandakoaren bildumatxo bat:
https://irunabar.wordpress.com/2019/12/31/2019a-oparo-joan-da/

2020. urtea ere amaitu berri dena bezain emankorra izan dadila nahi dugu, ordea, eta honek etenik ez duenez, gabonetako atsedenaldiaren ondoren ate-joka dugu Kabigorriko urtarrileko bertso-gaua. Hilaren 9an izango da, eta ohi bezala, 19:30ean emango zaio hasiera bertso gauari.



Oraingoan kantuan ariko direnak Adrian Arruti irundarra, Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra, Haritz Casabal pasai antxotarra eta Nerea Elustondo legazpiarra izango dira. Saioaren gidaritza Iker Iriarte alegiarrarena izango da. Hilero legez, saioaren aurretik bertso jarriak izango ditugu, honakoan Eleuterio Jauregi "Makalo"-ren eskutik.

Ea urte berriari indartsu ematen diogun hasiera.

Horretaz gain, gogoan izan Kabigorrik afaltzeko aukera bikaina eskaintzen duela.

Bertan ikusiko dugulakoan,

Irunabar  (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Etiquetak: