Palestinako erresistentziarako eskubidea aldarrikatuko du manifestazio batek Hendaiako tren geltokitik Irungo CAF enpresaraino

Non: 
Hendaiako tren geltokia, Irungo Santiago zubia
Data: 
Larunbata, Azaroa 11, 2023 - 12:00

Cartel Manifestación Palestina

Manifestazioa deitu dute larunbaterako, "Israelgo Estatu sionistaren genozidioa salatzeko eta herri palestinarraren erresistentziarako eskubidea defendatzeko". Hendaiako tren geltokitik abiatuko dira 12: 00etan eta Irungo CAF enpresan amaituko dute mobilizazioa.

Gora palestinar erresistentzia! Sionismoa genozida!

Joan den larunbatean, urriaren 28an, Euskal Herri osotik etorritako milaka eta miloka pertsona kalera atera ginen Bilbon, Estatu sionistaren genozidioa salatzeko eta palestinar herriaren erresistentziarako eskubidea defendatzeko. Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu zuen manifestazioa, Euskal Herriko hainbat eragilek osatutako egitasmoak, eta diskurtso argi eta printzipio sendo batzuen inguruan, kolektibo eta norbanoko ugari batzea eta oktibatzea lortu zuen. Palestinarekin Elkartasuna ekimenetik uste dugu manifestazioaren parte-hartze handiak frogatu egiten duela Euskal Herrian babes zabala dutela palestinar erresistentziaren eta Estatu sionistaren desegitearen aldeko aldarrikapenek eta mendebaldeko gobernu eta instituzioen aurkoko salaketak. Horretaz gain, Bilbon 10 000 lagunetik gora elkartu izanok historiaren alde zuzenean egotea adierazten du; beste edozeinek bezala, bere autodefentsarako eskubidea gauzatzen ari den palestinar herri zapalduaren alboan.

Hala ere, Euskal Herrian eta mundu osoan Palestinarekiko elkartasun aktiboa izaten ari den arrakasta gorobehera, Palestinako egoera egunetik egunera gogorragoa eta latzagoa da. Estatu sionistok ez ditu Gazaren aurkako bonbardaketok eteten eta blokeo krudela sokontzen du; mendebaldeko gobernuek Israelgo estatu sionista egiten ari den genozidioa militarki, ekonomikoki eta politikoki babesten jarraitzen duten bitartean.

Mendebaldeko gobernuak estatu genozida baten babesle eta konplize bihurtzen dira horrelo.

Azken aste hauetan, gobernu europar eta estatubatuarrak estatu sionista hornitzeko armak, soldatuak eta gerraontziok bidaltzen zituzten bitartean, herri palestinarrarekiko ekartasun adierazpenak debekatzen eta kriminalizatzen jardun dute

Bestalde, inbestidura prozesu betean, sinalatu behar dugu Espainiako gobernua Estatu sionistari ematen ari zaion babesa, ezkerreko alderdi guztien konplizitatearekin.

PSOEren gobernuok itsas armada Mediterraneo ekialdera bidaltzen duen bitartean, ezkerreko alderdiek -Palestina babesten dutela diotenek- inbestidura blokea osatu dute eta datozen egunetan berriro ahalbidetuko dute herri polestinarraren aurkako genozidio sionistaren kolaboratzaile eta konplize den gobernu hau. Horregatik, dei egiten dugu PSOEKk gidaturiko Espoiniako gobernuaren aurkoko presio politiko eta soziala handitzera, estatu sionistarekin dituen harreman diplomatiko, ekonomiko eta armamenstistikook eten ditzan.

Testuinguru honetan, argi dago mobilizazio ziklo honi segida eman behar diogula, herri palestinarraren aldeko elkartasuna hedatzeko eta mendebaldeko estatu, espresa eta instituzioei presio egiteko sionismoa babestu ez dezaten. Palestinarekin Elkartasuna -ekimenetik, sobera arrazoi badagoela ikusita, dei hau egiten dugu:

  1. Genozidio sionistaren konplize diren empresa eta instituzioak seinalatu eta.
  2. solatu ditzagun.
  3. Estatu sionistarekin kolaboratzen duen Espainiako
  4. presioa handitu dezagun.
  5. Palestinar erresistentziaren alde mobiliza gaitezen.

Palestinar herriari gure elkartasuna adierazten jarraitzeko eta sionisten sarraskia zein bere konplizeok salatzeko, manifestaziook antolatu ditugu azaroaren 11n.

Etiquetak: