HAPOaren inguruko bisita gidatua Ostiralean

Non: 
Itsas Etxeko erakusketa areto, Hondarribia
Data: 
Ostirala, Iraila 22, 2023 - 19:00 -tik 21:00 -ra
Antolatzen du : 
Hondarribian Bizi Nahi Dugu plataforma

Kartela

Hondarribian Bizi Nahi Dugu plataformak bisita gidatu bat antolatu du Itsas Etxeko erakusketa aretoan, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren proposamenaren gakoak azaltzeko helburuarekin, ostiralean, hilak 22, arratsaldeko 19:00tatik 21:00tara.

Bisitan, hainbat aditu izango ditugu, besteak beste, ETXEBIZITZA, INGURUMENA eta MUGIKORTASUNAREN problematikei buruz arituko direnak. Gonbitea hondarribiar orori luzatzen diogu.

Gaiak Hondarribiaren etorkizunerako eta herritarrok ditugun erronkentzat duen garrantzia kontuan izanda, bertaratzera animatzen dugu.

Jardunaldi aberasgarria izango delakoan herriko etorkizunari begira.

Etiquetak: