XXXI Kaleko Margo Leihaketa

Non: 
San Pedro kalea, Hondarribia
Data: 
Igandea, Abuztua 10, 2025 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Antolatzen du : 
Emeki

XXXI Kaleko Margo Leihaketa

Emeki.- Abuztuaren 10ean XXXI Kaleko Margo Leihaketa antolatuko dugula. Udako hilabeteetan antolatzen dugun ekintzarik garrantzitsuena da. 1994etik antolatzen dugu eta urtetik urtera lehiaketa bizirik mantentzea erronka handia da Emekiko kideontzat.

OINARRIAK XXXI KALEKO MARGO LEHIAKETA

  1. Nahi duen margolari orok parte har dezake, baldintza bakarra 18 urte baino gehiago izatea da. Parte hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake.
  2. Lehiaketa 2025eko abuztuaren 10ean, igandea, izango da. Izen ematea lehiaketaren egun berean egingo da, Hondarribiko Molla kalea 1ean, Emeki Elkartean.
  3. Zigilatzeko ordutegia hau izango da: 9:00etatik 11:00etara, Molla kalea 1ean. Neuri haundiena 100x100 zm. izango da.
  4. Erabiliko diren teknikak: oleoa, akuarela, akrilikoa, librea edo mistoa izango dira. Partaide bakoitzak lan egiteko behar dituen tresnak eta materiala ekarriko ditu.
  5. Parte hartzaile bakoitzak Hondarribiko txokoren bat, Alder Zaharra edo San Pedro Kalekoa aukeratu beharko du. Argazki, lamina edo antzekoetan oinarrituta egiten diren lanak, lehiaketatik kanpo geratuko dira.
  6. Amaitutako lanak, sinatu gabe, San Pedro Kalean aurkeztuko dira, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Ondoren, erakusketa toki berean kokatuko da antolatzaileen irizoidearen arabera.
  7. Saritutako lanak Emeki Elkartearen jabetzan izango dira.
  8. Epaimahaiaren erabakia ezbairik gabekoa izango da.
  9. Epaimahaiak horrela erabakitzen badu, sariren bat eman gabe geldi liteke.
  10. Sariak San Pedro Kalean banatuko dira.
  11. Saririk gabeko lanak San Pedro Kalean, egun berean, gaueko 20:00ak arte jasoko dira. Une horretan jaso gabe geratzen diren lanekin Emeki Elkarteak erabakiko du zer egin.
  12. Lehiaketa honetan parte hartzen duten guztiek inplizituki oinarri havek onartzen dituzte.
  13. Harremanetan jartzeko:

    Emeki Elkartea
    Molla 1, 20280 HONDARRIBIA
    Telefonoa: 943 64 34 02
    E-maila: emekiemakumelkartea@gmail.com

SARIAK

LEHENENGOA: 1.000€ + Oparia*
BIGARRENA: 700€ + Oparia*
HIRUGARRENA: 500€ + Oparia*
ACCESITA: Enmarkazio bat ATREZZOn (100€) + Oparia*

OHARRA: Aurkezten diren onekin greko haundia jarriko da; dena den, zerbait gertatuz gero, ardura ez da erakunde antolatzailearena izango.

Etiquetak: