Datorren ekintzak

MPT asteleheneko kontzentrazio berria, emakume langile eta pentsiodunei eskainia

Data: 
Astelehena, Martxoa 8, 2021 - 12:00
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua

mani pensionistas 01-03-2021

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak, astero bezala, herritarroi dei egiten dizuegu datorren astelehenerako, 12:00etan, San Juan plazan izango den kontzentraziora.

"Emakume langileon ardura izatetik, asistentzia lanen sozializaziora", Itaiak antolatutako hitzaldia larunbatean

Data: 
Larunbata, Martxoa 6, 2021 - 17:30
Non: 
Palmera Montero gunea

Martxoaren 8an kalera ateratzeko deia egin du Itaiak, "Emakume langileon interesen defentsan lege burgesa borrokatu" lelopean. Aldez aurretik,  martxoaren 6an, "Emakume langileon ardura izatetik, asistentzia lanen sozializaziora" izeneko hitzaldia antolatu dute. Solasaldia larunbatean izango da, 17:30ean Palmera Montero gunean.

Larunbatean, EH Bilduren ponentzien aurkezpena Irun eta Hondarribian

Data: 
Larunbata, Martxoa 6, 2021 - 10:30
Antolatzen du : 
EH Bildu

M6 Herri Batzarra

EH Bildu Bidasoa.- Larunbat honetan, martxoak 6, goizeko 10:30ean, EH Bilduk Herri Batzarra egingo du II. Kongresuko ponentziak Irunen eta Hondarribian aurkezteko. Bizi dugun egoeraren eraginez era telematikoan egingo den batzarrean, Garikoitz Mujikak, EH Bilduko zuzendari nagusiak, ponentzia politikoa eta ponentzia organizatiboa aurkeztuko ditu.

Martxoak 4. Euskal zaintza sistema unibertsal, doako eta kalitatezkoaren alde

Data: 
Osteguna, Martxoa 4, 2021 - 19:00
Non: 
Zabaltza Plaza, Irun

nondago diru publikoa osasun

Sortu Irun.- Martxoaren 4ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sindikatuek (LAB, ELA, CCOO eta ESK) greba eguna antolatu dute Gizarte Zerbitzuetan. Adineko zentroetako langileak, aniztasun funtzionalaren eremuan lan egiten dutenak, esku-hartze sozialeko langileak, adin txikiko zentroetakoak, etxeko langileak edota etxez etxeko laguntza ematen duten langileak daude grebara deituak.