Datorren ekintzak

Kakusai agrozozketa ekainaren 9an ospatuko du Aldatsa Baratzak

Data: 
Igandea, Ekaina 9, 2019 - 12:00 -tik Astelehena, Ekaina 10, 2019 - 11:55 -ra
Non: 
Ametsenea Hipika
Antolatzen du : 
Aldatsa Baratza

Kakusai 2019Bidasoko eskualdean urte luzez nekazaritza ekologikoa lantzen diharduen Aldatsa Baratzak Kakusai agrozozketa antolatu du iganderako, eguerdiko 12etan, Oiartzungo Ametsenea Hipikan (Igerobi bidea, z/g). Metodologia sinplea da: zelai bat ehunka lurzatitan banatzen da, eta lurzati bakoitzari lerro eta ilara bana dagozkio. Bi zaldi askatzen dira zelaian, eta lehenengo bi kaka mokordoak non erortzen diren, rifa irabazlea dutenak izango dira saridunak.

Kooperatiben saretze lana ospatzeko festa

Data: 
Osteguna, Ekaina 6, 2019 - 17:30
Non: 
BDS Koop Eraldaketa Fabrika (Aixin Zolua Ibilbidea, 5)
Antolatzen du : 
BSD Koop

Presentación iniciativas Red de economía social, IrunDatorren ekainaren 6ean Bidasoa eskualdeko kooperatiba desberdinak BDS Koop Eraldaketa Fabrikan bilduko dira euren proiektuak aurkeztu eta saretze lana ospatzeko

Hilabete batzuk igaro dira Eraldaketa Fabrika sortu zenetik, ordutik Bidasoa Eskualdeko kooperatiba desberdinak saretzeko lanetan egon dira BDS Koop Eraldaketa Fabrikan lanean dauden langileak. Kooperatiba desberdinak identifikatu eta beraiekin kontaktuan jarri dira, batzuk BDS Koopekin elkarleanean hasi dira proiektu desberdinetan eta pixkanaka pixkanaka tokiko garapenean laguntzen duten empresa desberdinak saretu eta bisibilizatzeko asmoa dute.

"La Audiencia Nacional Persigue de por vida", Gaur Asanblada Hazian

Data: 
Asteazkena, Ekaina 5, 2019 - 19:00 -tik Osteguna, Ekaina 6, 2019 - 18:55 -ra
Non: 
Hazia, Peña Kalea, Irun
Antolatzen du : 
Irungo Sortu

Cartel asamblea en Hazia, IrunIrungo Sortu- 2018an hasitako operazio baten ondorioz, kartzela zigorra betean duten 50 euskal herritarren ondasun, kontu korronte eta soldatetan esku hartu du Entzutegi Nazionalak, Irundar bat haien artean!