Hitzaldia: Jakoba Errekondok BIZI BARATZEA bere liburua aurkeztuko du Hondarribian
Datorren ostegunean, abenduak 10, arratsaldeko 19.00etan, Alde Zaharreko Kultur Etxean (Denda Kalea), Jakoba Errekondok BIZI BARATZEA bere liburua aurkeztuko digu. Ondoren, hitzaldia emango du baratzeko produktuen eta landareen inguruan eta hauen landaketa eta zaintzari buruz ditugun dudak galdetzeko aukera izango dugu.

Saioak: 16:00etan eta 18:30ean
Irungo Sarek, giza eskubieen aldeko herri sareak, Irundarrei Bilbon eta Baionan urtarrilan presoen eta senideen giza eskubideak errespetatzeko egingo diren manifestazioetara joateko deia egiten die.
Hondarribiko EH Bildu.- Datorren ostiralean, abenduak 4, arratsaldeko 19.00etan Alde Zaharreko kultur etxean Josu Muguruzaren bizitzari buruzko Zohardia dokumentalaren emanaldia antolatu dugu.
Irunabar.- “Euskararen Egunak” herri ekimenaren baitan ospatuko dugu 2015eko azken Kabigorriko bertso gaua, Euskararen Nazioareteko Egunarekin.