Irun eta Hondarribia arteko bidegorri baten aldeko martxa

Non: 
Irun: San Juan Plaza, Hondarribia: Gernikako Arbola
Data: 
Igandea, Ekaina 1, 2025 - 11:00
Antolatzen du : 
Balazta Bidasoko Bizikletaren Aldeko Elkartea

BIZIKLETA MARTXA

Balazta Bidasoko Bizikletaren Aldeko Elkartea.- Balazta Bidasoa eskualdeko elkarte bat da, 2016tik bizikletaz hirimugikortasuna bultzatzeko lanean ari dena.

Ekainaren 3an bizikletaren nazioarteko eguna ospatuko da mundu mailan.

Egun honek, besteak beste, munduko herritarrak bizikletaz ¡biltzeak dakartzan onura ugariez oroitzeko eta kontzientziatzeko balio du, dela pertsonen osasunerako, dela ingurumenerako eta, oro har, gizarterako.

Egun hori ospatzeko eta gure eskualdeko jendea bizikletaz modu jasangarrian mugitzera animatzeko, Balazta elkarteak Irun eta Hondarribia lotuko dituen bizikleta martxa bat antolatu nahi du. Martxa honen bidez, dagokien erakundeei dei egin nahi zaie, lehenbailehen bi herrien arteko oinezkoentzako eta txirrindularientzako lotura eroso, praktiko eta segurua bermatuko duen bidegorri bat errealitate bihurtzeko lan egin dezaten.

2025/06/3an asteartea denez, bizikleta martxa 2025eko ekainaren lean, igandea, antolatu nahi da 11:00etan eta ordu berean irtengo diren bi abiapuntu ezberdin izango ditu: bata Irungo San Juan plazatik eta bestea Hondarribiko Gernikako Arbolatik. Bi martxek bat egingo dute Mendelu auzoan (autobus geltokiaren ondoan) 11:30ak aldera eta ondoren martxa bakoitza bere jatorrizko abiapuntura itzuliko da.

Zuen familia eta lagunekin bizikleta martxan parte hartzera aimatu nahi zaituztegu. Mila esker.

Etiquetak: