ELKARTASUN EKIMENA.- Estatu Batuak eta Israel, Israel eta Estatu Batuak, biak ala biak potentzia oldarkorrak dira. Azken egunetan, Iranen kontrako eraso militarretan ikusi ditugu elkarrekin, eskuz esku.
Esanak esan, aipatu erasoak bi potentzien hegemonia mantentzen saiakerak dira, ez besterik. Estatu Batuek hamarkadaz izan duten mundu mailako hegemonia ezbaian dago, eta dekadentziaren aurrean, yankiek aldebakarreko gerlen aldeko hautua egin dute: biolentzia hedatuz arerioak ahulduko dituztenaren ustea dute. Galdera da ez ote gaituzten, bidean, gerla katastrofiko berri batera amilduko. Munduko egoera nahaste-borraste itzela da, inondik ere
Erregimen inperialak mantra bera errepikatu du azken urteetan: Iran arma nuklearrak ekoizteko zarian omen dago. Errealitatea, ordea, tematia da, izan ere, arma nuklearrak dituen herrialde bakarra da ekialde hurbilean, hain zuzen: Israel. Bestalde, bonba nuklearra jaurti duen herrialde bakarra AEB da, eta populazio zibilaren kontra egin zuen gainera. Erregimenaren medioek kontrakoa esan arren, haiek dira, AEB eta Israel, munduko herriok dugun mehatxurik handiena, haiek dira, bakearen etsairik handienak.
Izan ere, Gazaren aurkako genozidioa ez da ausaz gertatu, estrategia erregional baten baitan baizik Libanoren aurkako erasoak, Siriako gobernu aldaketa, Yemenen aurkako bonbardaketak eta orain Iranen aurkako erasoak. Horiek denek jomuga berdina dute, hain zuzen: erresistentzia eremu oro akabatu eta AEBn botere inperiala mantendu.
Gertuago etorrita, azpimarragarria da Europar Batasunak duen jarrera: mantendu duen jarrera epelaz Israelen sarraskien konplize bilakatu da. Edo zehatzago esanda: Europar Batasuna palestinarren kontrako genozidioaren beharrezko laguntzailea da egun
Israelen proiektu koloniala da, jaio zen egun beretik, eta geroztik misio mesianiko bera ezarri dio bere buruari: judutarrentzat, soilik, izango den lurraldea konkistatu, horrek bertan bizi diren palestinarren odolustea ekarriko badu ere. Horrela, Israelgo Estatua, ez da Estatu arrunt bat, egitasmo militar kolonial eta baztertzailea baino, eta horregatik, sionismoaren desagerpena funtsezkoa da ekialde hurbilak bakea eraiki dezan. Horrela, sionismoak ez du beste aukerarik laga, eta ataka argi batean jarri gaitu denak: edo sionismo koloniala edo erresistentzia; edo palestinarrekin amaitu edo palestinarren existentzia bermatuko duen Estatua sortu, Jordan ibaitik mediterraneo itsasora
Eta euskal herritarrok, zer? Gerla inperialistekin amaitzeko euskal herritarrok egin dezakegun ekarpenetako bat mobilizatzen jarraitzea da, Palestinarekin bat, erresistentzian dauden herrien alde eta sionismoaren aurka. Horri loturik, ezin dugu ahaztu Palestinako gizarte zibilak aspaldian egin zigun eskaria: egin diezaiogun BOIKOTa Israeli, eta exijitu ditzagun haren kontrako santzio eta desinbertsioak. Izan ere, hori da, isolamendu politikoa eta ahultze sozivekonomikoa, alegia, elkartasuna adierazteko modu eraginkorrena. Beraz, ez erosi produktu israeldarrik, ez parte hartu Viña rock bezalako festibaletan eta Irunen bertan, CAF enpresari exijitu ez dezala israeldar kolonia ilegalik konektatu, eta egin diezaiola uko Jerusalemeko trena eraikitzeari. o Esandako guztiagatik, datorren ostegunean, hilak 26, 20.00etan, Irungo Mosku enparantzan burutuko dugu elkartasun keinuan parte hartzeko deia luzatzen dizugu. Ekarri zure kamiseta eta ikurriñak, elkartasuna adierazteko bali duen edozer
Gerla inperialistei ez, genozidioa bukatu, Israeli boikot! Gora Palestinar herria!