Santano, incineradora NO!! Sagarzazu, akuiferoak zaindu itzazu!!
Txingudiko mankomunitateko azken batzarra pasa den astean burutu zen, honen harira Abotsanitzen hausnarketa eta proposamenak:
2019ko tasek igoerarik izango ez badute ere, gogorarazi behar dugu uraren eta Hiri Hondakin Solidoen tasak, azken urteetan behin eta berriro igo zaizkigula. Mankomunitateak gai hauekiko, jasagarritasun eza eta ekonomia zirkularraren aurka jotzen duen bitartean.

Abotsanitz Herri Batzarrak pentsioen inguruan hitzaldi bat antolatu du ostiral honetarako, Urriak 5, arratsaldeko 7etan Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Abotsanitz Udal Taldeak Hondarribiko Alkate jaunari 2018-08-01ean Toki Gobernu Batzordean adostutako Gabarrari 1 zenbakiko lur eremuan BEILATOKI bat eraikitzeko baimenari berraztertze helegitea aurkeztu dio.
Abotsanitz.- Hondarribiko Jaien balorazioa egiterako garaian sentsazio GAZI-GOZOA dugula esan beharrean gaude.
Dagoeneko herritarrek ezagutzen gaituzte eta badakite zein den gure jarrera Alardearen inguruan. Badaezpada, berriro azalduko dugu: Abotsanitzek hasieratik esan du, emakumeek eskubide osoa dutela, gizonek bezala, herriko jaietan parte hartzeko, eta norbanakoak askatasun osoz erabaki beharko lukeela zer egin irailaren 8an.
Abotsanitz.- Zenbait urteko lana daramagu Hondarribian, gune publikoetan, komunak jartzeko eskaerak eginez.