Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
AHT! Gelditu!, Nafarroako hainbat plataformekin elkarlanean, uztailaren 26tik 29ra Martzillatik Altsasurainoko AHTaren aurkako Bizikleta Martxa antolatzen ari da. Berrabiatu nahi duten Nafar korridoreak suntsituko lituzkeen inguruak ikusteaz eta salatzeaz gain, zonaldetako oposizioaren arteko harremanak estutzeko balioko du ekimen honek.

"TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!" lemapean Bergaratik Deriora eginiko martxan hainbat bizipen esanguratsu izan ditugu. Horietako bat, Abiadura Handiko Trenaren ibilbidean zehar dagoen zementuak lurrari eragiten dion artifizializazioa ikusirik, honek edonori min handia ematen diola izan da.
Gaur, hilak 16, "TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!" goiburu duen Bergara- Derio martxaren hirugarren eta azken etapa burutu da, Larrabetzu eta Derio artean.
Gaur, hilak 15, "TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!" goiburu duen Bergara- Derio martxaren bigarren etapa burutu da, Izurtza eta Larrabetzuren artean.
Gaur, hilak 14, "TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!" goiburu duen Bergara- Derio martxari hasiera eman zaio Bergarako Angiozar auzunetik. Dakizuenez, La Via Campesina nazioarteko Konferentzia Derion (Bizkaian) burutuko du aste honetatik aurrera. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza, baina horretarako lurra behar da.
Bost kontinenteetako nekazari mugimenduak elkartuko dira uztailaren 15etik 24ra Derion (Bizkaia), Via Campesinaren Munduko Batzarrean. Koordinakunde horrek hainbat hamarkada darama elikadura burujabetzaren aldeko borrokan, hau da, herriek eta komunitateek beren ongizaterako eta osasunerako beharrezko dituzten elikagaiak ekoizteko eta jateko duten eskubidearen aldeko lanean.