AHT-a eta aurrekontuak: negoziazioen negozioa
AHT Gelditu! Elkarlana.- Lehenago EAEko aurrekontuak eta berriki Espainiakoak onartu dira. EAJ eta PPren arteko kromo- trukaketa ikusgarria izan da: PP abstenitu da EAEko aurrekontuen bozketan eta EAJk alde bozkatu du Espainiakoetan.
- Gehiago irakurriAHT-a eta aurrekontuak: negoziazioen negozioa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

UPN eta bere bazkide PSN Nafarroan gobernatzen zutenean Abiadura handiko trenaren plataforma inposatu ziguten Sustapen ministerioarekin egindako hitzarmen jasanezin baten bidez. Horrekin pozik ez eta orain oposiziotik, UPN-k PPrekin Madrilen Alesbes eta Erriberriren arteko lanen berrastea eta Iruñea - Euskal Y-ren tartearen informazio publikoaren abiarazpen prozesua negoziatu ditu.
AHTgelditu! elkarlana.- Gaur jendarte laguntzetan egiten ari diren murrizketen aurka hainbat lagunek 7. gose greba eguna bete dute. Beste hainbat lagunek elkarretaratzea egin dugu “Behar ez dugunetik murriztu dezatela, jendarte eskubideen alde, Abiadura handiko trenari ez” lelopean, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean.
Urtarrilean AHTa Bilbon, Gasteizen eta Donostian nola sartuko den adostu zela helarazi ziguten eta otsailaren erdialdera berresteko asmoa dutela. Ohiturei jarraiki, AHT Gelditu! Elkarlanari adostasunik ez dagoela deritzogu zeren Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak AHTren hiriburuetarako sarbideak adostu dituztela esan arren, beraiek egin dutena ez baita izan benetako adostasuna.
Duela bi hilabete eskas, Rajoyren inbestidura zela eta, PNVk behin eta berriz aldarrikatu zuen PPri ezetz borobila emanen ziola arrazoi askorengatik. Orain, Espainiako aurrekontuen onespenari begira , ezetzaren irmotasun hura erabat urtu da. Tartean, bistan denez, AHT dago.
AHT gelditu! Elkarlana.- Abiadura Handiko Trenak, beti aipatu izan dugun bezala, alor ugari ukitzen ditu eta kalte desberdin ugari eragiten ditu. Gaurkoan, aipatutako alor desberdinetaz ditugun berriekin batera, berriak ez diren beste hainbat puntu ditugu aipagai. Berri horiek Bergarako lotunearekin eta hiriburuekin doaz lotuak.