AHTaren Aurkako Bizikleta Martxa. Iruñea-Atxondo (Uztailaren 28-tik 30-ra) Denok Atxondoko Kanpaldira!
Garaiz gaude AHT-aren munstroa gelditzeko
AHT dagoeneko eraikita dagoen azpiegitura dela eta atzera egiterik ez dagoela inposatzen ari zaigun ideia da. Errealitatetik oso urrun, ordea. AIREF (Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea) erakundeak emandako datuen arabera, EAEn 15 urteko lanen ostean, inbertsio osoaren % 58 falta da oraindik. Nafarroaren kasua are nabarmenagoa da, 10 urteko lanen ondoren inbertsioaren % 96 falta baita oraindik.



Bizi Martxaren hirugarren eguneko goiza Iruñerriko auzo zein herrietatik igaro da. Hainbat auzotatik pasatu ahala, gero ta txirrindulari gehiago batu da martxara, tropela kolorez jantziz. Maravillas Gaztetxetik abiatu eta lehenengo geldiunea Piparrika hiri baratzean izan da.
Gaur goizean Tafallako Baigorri elkartean gosalduta eta pista harritsu eta malkartsuetan barrena ibili ondoren, Barasoain herrira heldu gara hamaiketakoa egitera. Gerora, Soltxaga herriaren inguruko erromatar garaiko olio dolarea bisitatu eta Oloriz herritik pasata, Muru Artederretako estazio elektrikoan gelditu gara.
Gaur goizeko hamarretan Martzillako gaztelutik AHTaren aurkako bizikleta martxa abiatu da bertako aiton zapatariaren bedeinkapenarekin. Herri barneko ibilaldiaren ondoren Azkoienera heldu eta bertan hamaiketakoa egin dugu. Faltzeserainoko bidea Arga ibaiaren ertzetik egin dugu eta bazkaria Makaia peñako lagunekin; kafea berriz, Urbiziko Fito Jimenezen hitzaldiarekin. Fitok Nafarroako ubidearen inguruko azalpenak eman dizkigu.