Alarde Publikoa. 2025eko Alardea antolatzeko eskaera Udalari

Alarde Publikoa.- Aurten ere, Irungo Alarde Parekidearen Juntak herritar guztientzako Alardea antolatzeko eskatu dio Udal honi.

Alarde Publikoa.- Aurten ere, Irungo Alarde Parekidearen Juntak herritar guztientzako Alardea antolatzeko eskatu dio Udal honi.

Alarde Publikoko Meaka konpainia.- 27 urte beteko dituen honetan, hamairugarren konpainia bat gehituko zaio, orduan hasitako bideari eutsi eta berdintasunaren alde borrokatzen jarraitzeko. Meaka konpainia berria ilusioz beterik doa San Martzial egunerako bidean.

Datorren ostiralean, martxoak 14, Alarde Publikoko Santiago konpainiaren bilera orokorra izango da.

Alarde Publikoa • Meaka konpainia.- Kapitaina, Tenientea, Alfereza edo Banderatxo-kaboa hautatzea.

Alarde Publikoa.- Aspaldian jende askoren ahotan zebilen Meaka auzoko konpainia sortzearen nahia eta beharra. Bereziki auzoari lotuta gaudenok eta urteak daramatzagunok beste hainbat konpainietan parte hartzen sentitu izan dugu hori, bain zuzen ere. Nahiz eta Meaka Irungo antzinako lau auzo zaharrenetarikoa izan, ez baitu gaur arte tokirik izan konpainia gisa alarde parekidean.

Alarde Parekidearen Junta.- "Argi eta garbi dago gero eta gehiago direla Irunen ehunka urtetako tradizioak berdintasunez ere goza daitezkeela uste dutenak. Horren erakusgarri da aspaldiko urteotan Alarde Parekideari babesa ematen diotenen kopuruaren emendatzea, bai lerroetan, bai espaloietan."