Antxeta Irratia

Gaztelera

Irrati Komunitarioen Europako II. Topaketak

foto

Bigarren aldiz antolatzen ditu Irrati Komunitarioen Jardunaldiak Antxeta Irratiak, Europa Mailako beste Irrati Komunitarioekin burutzen dituen proiektu ezberdinak baliatuz. Duela bi urte burutu zen lehena; 2006ean hasi zen Antxeta Irratia AMARC Mundu mailako irrati komunitarioen elkartearen barnean lan egiten.

Bidasoan Euskaraz: Maiatzak 3-4-5

argazkiaantxetamedia.info.- Maiatzaren 3tik 5era Bidasoan Euskaraz jaialdia egingo dute Pausun. Antxeta Irratiak, eta Urruñako Berttoli eta Bakalau elkarteek antolatu dute egitasmoa beste urte batez, eta Hendia, Urruña, Irun, Biriatu eta Hondarribiko bizilagunak elkartzea izango du helburu. Kantu afaria, pintxo txapelketa eta pala partidak ez dira faltako.

Antolatzaileek adierazi dutenez, Lapurdi eta Gipuzkoaren arteko izaera naturala indartzeko asmoz sortutako jaialdia da Bidasoan Euskaraz. Maiatzaren 3an hasi eta 5era bitarte, ostiraletik igandera, luzatuko da, eta hiru egunez kirola, musika, gastronomia eta jai giroa uztartuko dituzte Bidasoa aldeko herritarrek.

Audio: "Emakume eta feministak komunikabideetan: Como contamos el combate, como cuentan la lucha feminista"

fotoEmakume eta feministak komunikabideetan: Como contamos el combate, como cuentan la lucha feminista". Parte hartzaileak, Angula Berria, Antxeta Irratia, Irungo Bilgune Feminista.

Orriak

RSS - Antxeta Irratia-rako harpidetza egin