2015-02-12 Ezker Gantxoa
Iepe!! Gaurkoan zuekin Haizea izango dugu, bera Askapenako kidea dugu eta urtero antolatzen duten brigada kanpainaren inguruan hitzegingo digu. Honen ostean Martxel Telletxea-k HGE (Hezkuntzan Geu Eragile) herri eragileaz mintzatuko zaigu.
- Gehiago irakurri2015-02-12 Ezker Gantxoa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko


Kaxo!! Gaurkoan zuekin TTIP-aren inguruan hitzegiteko Julen Askapenako kidea izango dugu. Zer da? Zergatik aurka egin? Ondoren Xabi Ikasle Abertzaleak-eko kidea elkarrizketatu dugu eginiko mobilizazioen ebaluazio egiteko eta etorkizunari begira ze egin nahi duten azaltzeko.
Kaixo entzuleok!! Gaurkoan zuekin Asun izango dugu, bera Etxerat-eko kidea da eta gabonetan Irunen egingo diren presoen aldeko mobilizazioetaz hitzegingo digu. Ondoren Alaitz-ekin mintzatuko gara bere brigadista esperientziaz Palestinan, baita Euskal Herrian aurkeztu den Yallah ekimenaz ere. PALESTINA AURRERA!! EUSKAL PRESOAK ETXERA!!
Iepe!! Gaurkoan zuekin Oihana Etxabarrieta izango dugu gurean eta emakumeek kaletik jasotzen dituzten "lausenguen edo piropoen" inguruan mintzatuko gara. Jarraian Olatz Bengoetxea-rekin Euskararen egunak ekarritako egitaraua aztertuko dugu, baita sentsazioak ere. EUSKALDUNA BAZARA, EGIZAZU EUSKARAZ!!!