Eusko Jaurlaritzaren Irrati lizentzia lehiaketaren inguruko eskandalua, iregulartasunak eta euskalgintzari babes eskaera
Komunikatu hau sinatzen dugunok irabazi asmorik gabeko erakundeak eta enpresak gara. Guztiok dugu helburu, Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako euskara hutsezko irrati eskaintza anitz bat egitea. Aurreko Eusko Jaurlaritzak 2012an abiatu zuen lizentzi-banaketaren inguruan sortutako zalapartaren harira elkartu gara orain.