Aurrekontuak

Euskara

Partaidetzako aurrekontuak 2014

cuadro

Gipuzkoako Foru Aldundiko aurtengo Partaidetzazko Aurrekontuak martxan daude. Aurten, lau eskualdera zabalduko dugu ekimena: Urola Erdiak bigarren urtez parte hartuko du, eta lehen aldiz, Tolosaldeak,Oarsoaldeak eta Bidasoaldeak.

Guztira, 2 milioi euro jarriko ditu Foru Aldundiak herritarren esku, lau eskualde horietan inbertitzeko. Herritarrek beraiek, parte hartze prozesu baten bitartez, erabakiko dute zertan gastatu diru hori.

Proposamenak jasotzea da partaidetza prozesuaren lehen fasearen ardatza eta guztiei ere parte hartzeko gonbita egiten digu Foru Aldundiak.

BILDU udal taldearen osoko zuzenketataren testu osoa

fotoUdal Erregelamendu Organikoaren 21 artikulu babespean, BILDU Udal taldearen izenean, Irungo udalaren 2013rako aurrekontu proiektuari aurkezten dio honako

OSOKO ZUZENKETA HAU

Joan den urteko aurrekontuei Bilduk ez zien babesik eman, ezta aurka bozkatu ere. Aurrekontu haiek pobreagoak baziren ere, Bildu abstenitu egin zen. Gure aldaketaren zergatiak hauek izan ziren:

Eredu berriak bilatu behar ditugu natura ustiatzeko, baliabide ekonomikoak erabiltzeko, zerbitzu publikoak kudeatzeko...Hau guztia Irunen egitea udalari dagokio. Eta arlo honetan ere, pentsatzen dugu bakardade politikoa ez dela bidelagun egokiena... eztabaida estrategiko hauek zabaldu behar ditugu, sektore eta sentsibilitate anitzen ekarpenak jaso behar dira krisi orokor honetatik irteteko. Hiritarron eta agente guztion parte-hartze aktiboa ezinbestekoa da.

Herritarrekin 2013KO aurrekontua

Data: 
Asteartea, Azaroa 20, 2012 - 19:00 -tik Asteazkena, Azaroa 21, 2012 - 20:55 -ra

cartelBildu Irun.- Aurten ere, aurrekontuak prozedura parte hartzailea izateko bidean, urrats berri bat ematera doa Gipuzkoako Foru Aldundia. Datorren azaroak 20ean, asteartea, orain hilabete batzuk burututako mintegiei segida emanez, Martin Garitano jaunarekin (Gipuzkoako Alhaldun Nagusia) bilera irekia egingo da Irungo Amaia Kultur Zentruan.

Orriak

RSS - Aurrekontuak-rako harpidetza egin