Bilduk irundarreei aurrekontuak azaldu nahi dizkie
- Gehiago irakurriBilduk irundarreei aurrekontuak azaldu nahi dizkie -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Irungo BILDU udal taldeak azken egunetan kiroldegien inguruan herrian agertutako gatazkaren aurrean bere jarrera adierazi nahi du ohar hone bidez:
Udal gobernuak zerbitzu publikoak pribatizatzeko daraman politika, Alderdi Popularraren eskutik beti, langile talde batekin sortutako gatazkaren erantzule zuzena da eta onodrioz, irundarrak izango dira benetako kaltetuak berriro ere.
Datorren larunbata, hilak 5, mugikortasuna eta hondakinak gai bezela hartuta Irungo Bilduk bilera bat antolatu du. Bertan, udal gobernuak gai hauetan dituen proposamenen aurrean Biduren posizioa finkatzera doaz eta hau ahalik eta jende gehienarekin egin nahi dute.
Bilera goizeko 9,00etatik eguerdiko 12,15ak bitartean burutuko da Irungo Alkartetxean.
Igande honetarako TAS-ek deitutako martxara dei egoiten dio Irundar orori.
Deklarazio instituzionalak ez du Irungo errealitatea isladatzen, normaltasun irudi bat emanez eta horregatik talde honek ez dut bere egiten. Herritarrei eskatzen zaiela konpromisoa eta instituzioak ez dituela bere konpromisoak zehazten kritikatzen dute. Ez daude testuaren kontra baina Irungo udalak, instituzio bezala, emakuneeganako indarkeriaren aurrean askoz ere gehiago egin behar duela uste dute.
Bildu Irun.- Azkeneko urte hautan gure hiztegiari “Troika”, erreskateraren hamaika sinonimo eta bestelako hitzak gehitu dizkiogu, ...eta zertarako? Makroekonomi termino hauen gainetik milaka femilien errealitatea daukagu, urte gutxi hauetan beraien burua gizarte-bazterkerian murgildita ikusi dutelarik.
Banketxeei egunez egun gure boltsikoetatik miloika euro ematen zaikziela suminduraz eta inpotentziaz entzun behar dugu. Gure gaitasun ekonomikoen gainetik bizi izan garela behin eta berriro errepikatzen dute, gobernu ezberdinen ahotik, euren ardura alboratuz. Lanpostu duin bat, etxekoentzat jatekoa eta etxebizitza duin bat izatea gure gaitasunen gainetik bizitzea deal deritzote. Limosna legeekin engainatu nahi gaituzte amaieraraino ustiatuz. Mozoloak garela uste al dute?
Bildu Irun.- Aurten ere, aurrekontuak prozedura parte hartzailea izateko bidean, urrats berri bat ematera doa Gipuzkoako Foru Aldundia. Datorren azaroak 20ean, asteartea, orain hilabete batzuk burututako mintegiei segida emanez, Martin Garitano jaunarekin (Gipuzkoako Alhaldun Nagusia) bilera irekia egingo da Irungo Amaia Kultur Zentruan.