Industria-Jardueraren hasiera CAFen
Jardueren hasierari buruzko akordioa lortu ondoren, LABek ahalegin guztia egingo du Zuzendaritzarekin adostutako segurtasun-protokoloak bete daitezen.
Gaur, CAFeko Enpresa Batzordeak akordioa erdietsi du enpresako Zuzendaritzarekin, Beasaingo eta Irungo lantegietan apirilaren 20an lan jarduerak hasteko. Akordio horren arabera, Beasaingo 4. sailean industria jardueraren hasiera mailakatua izango da, hain zuzen ere sail horretan jende gehien aritzen da lanean.
- Gehiago irakurriIndustria-Jardueraren hasiera CAFen -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Jerusalemgo tranbia-linea berria eraikitzeko lizitazio-prozesua irabazi du CAF-ek. Hala, CAF-ek entzungor egin dio enpresa batzordeak urte hasieran aho batez egindako eskaerari, hots, nazioarteko legezkotasunaren aurka doazen lanetan ez parte hartzeko deiari. Datozen asteetan, enpresa batzordea bilduko da lizitazio-prozesuaren inguruko erabakiari erantzun bateratu bat emateko.
Gaur goizean CAF Irungo lantegiak batzar orokor bat burutu du Enpresa Batzordeak deitua. Batzar hau Felix Vazquez CAF Irungo langilea izan denari gure elkartasuna adierazi eta Amiantoaren gaia, orokorki eta bereziki CAFen, gogoratzeko burutu da.