Aiako Harrian tiroz botatako kurriloaren kasua Fiskaltzan salatuko du Eguzkik
Aiako Harriko ehiza-lerroan kurrilo bat (Grus grus) bota dutela salatuko du Eguzkik Fiskaltzan. Hegaztia, Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan “interés bereziko” gisa sailkatua, astelehenean aurkitu zuten. Hankak zisko eginda zituen. Handik ordu gutxi batzuetara hil zen.

Eguzki.- Zergatik ematen dute azkura Kontxako urek?, galdetu zuen asteazkenean Eguzkik prentsa-ohar baten bidez. Bada, Donostiako Ingurumen zinegotzi Alfonso Diezek eman duen erantzunaren arabera, alga-bloom bat izan delako, hau da, hitz lauz, ALGA-UGARITZE KALTEGARRI BAT izan delako (1).
Alvaro Nadal Energia ministroak asteartean adierazi zuenez, Gobernuak ez du Garoñako zentral nuklearra hustiatzen jarraitzeko baimena luzatuko. Beraz, zentralak itxita jarraituko du, oraingoan behin betiko.
Ekainean, 38 urte beteko dira Gladys del Estal akatu zutela Tuteran. Ohizko omenaldia egingo diote ekainaren 4an, Gladys enean (Egiako parkean) eguerdiko 12etan.
Bidasoaldean eta Jaizubiako golf-zelaien ondoan, harizti erakargarri eta ezezagun bat dago; zelaiko zuloen artetik iragaten da, eta Jaizubiako padurara garamatza. Harizti heldua da, eta oso ondo kontserbatuta dago. Jaizkibeletik jaisten diren errekak eta zuhaitz altuak ditu, eta baita ereinotzez, zumeez, ezpel-zuhaixkez eta udaberrian kolore ugari eskaintzen dituzten loreez osatutako oihanpea ere.
Eguzki.- Foru Aldundiak Jaizkibelen makina pisutsu erabili du europar mailako interesa duten habitak suntsitzeko(europar txilardegi lehorrak..).