Hiru guardia zibilek epailearen aurrean deklaratu dute iazko jaizkibelgo sutea dela eta
Eguzki.- Hiru Guardia Zibilek Donostian epailearen aurrean deklaratu dute gaur, ustez ingurumenaren kontrako delitua egin dutelakoan. Gertakariak kokatu ahal izateko, iazko martxoaren 10era jo behar dugu, egun hartan Guardia Zibilak sutea eragin baitzuen Jaizkibelgo militarren tiro-eremuan material pirotekniko zaharra suntsitzen ari zenean.
Guardia Zibileko kide hauek, hiruetatik bi leherkarien deuseztapenean experientzia handia dutenak, gertakarien ondoren esandakoa berretsi dute eta hirurek deuseztapena ohiko baldintza (lurra hezea, pertsonentza arriskurik ez…) eta kokapenean egin zela esan dute; etzuten sua itzaltzeko bitartekorik ibilgailuko su-itzalgailua besterik; suteen arrisku maila etzuten konsultatu.

Eguzki.- Joan den asteburuan, Polizia frantsesa Okzitaniako Sivens-eko urtegi proiektuaren kontra ari zinenei oldartu zitzaien eta Remi Fraisse gaztea hil zuen. Hilketa hau dela eta, Eguzkikook, ezer baino lehen, senide eta lagunei haien saminarekin bat gatozela adierazi nahi diegu.
Asteazkenean, hilak 21, 16.30ean, fracking-aren arriskuez hitz egin du Eguzkik Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurugiro Batzordean. Gehienbat fracking-arekin lotutako proiektuak gure herrialdean zertan diren azalduko du. Izan ere, Araban eta Bizkaian ez bezala, proiektu hauek nahiko oharkabean pasatzen ari dira Gipuzkoan. Kontuan izan behar da gure herrialdean ere dagoeneko eman direla esplorazioak egiteko baimenak, baina, horrez gain, badira beste batzuk eskatuta, eta horiek herrialdeko lurren % 40 mehatxatzen dute.
Eguzki-. Martxoaren 10ean Jaizkibelgo eremu babestu batean sute bat sortu zutenen kontrako salaketa jarri du Eguzkik Fiskaltzan. Ustez, tiro eremuan praktikak egiten ari ziren goardia zibilek jaurtitako bengala batek piztu zuen eta 5,5 hektarea kiskali zituen.
EGUZKI Oarsoaldea-Bidasoaldea.- Azken boladan kameleoien festa daukagu aurrean, ez zeinek berotzen dien burua gehiago pasaitarrei ingurumen eta birziklapenaren aurka, EAJ-PNV-k ala PSEk.