Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua

Euskara

Gelditu dezagun Gazako genozidioa

Manifestación en 2017 en Irun

Estatuko Herri eta Erkidegoko pentsiodunen Plataformak.- Duela ¡a 22 hilabetetik, mundua gizateriaren historia hurbileko krimen handienetako baten lekuko da. Gazako eta Zisjordaniako okupazio kolonialak herri palestinarra espoliatu du duela hamarkada batzuetatik, eta orain, Gazako Zerrendan, "azken irtenbide" moduko bat bizi da: genozidio bizia, gure begien aurrean, Israelgo okupazio-armadaren aldetik, AEBen eta mendebaldeko beste potentzia batzuen laguntzarekin, eta inguruko herrialde arabiar gehienen konplizitatearekin. Sarraskiaren biktimen zenbaketa ofizialaren arabera, dagoeneko 55.000 pertsona baino gehiago hil dituzte 2023ko urritik.

145.142 sinadura aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrak legegintzako herri-ekimen bat izapidetzeko onar dezan

Entrega firmas MPEH

EHPM.- Lau hilabete igaro dira EHPMk 60 urtetik gorako pentsiodunen Gizarte Segurantzaren pentsio eskasak, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 100eraino osatzeko Herri Ekimen Legegilearen bigarren faseari ekin genionetik. Eta gaur iragarri dezakegu erabateko arrakastaz gainditu dugula bigarren fase hau, eta emaitza ikusgarria lortu dugula.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak gogor kritikatu du EAEko Foru Ogasunek hartutako erabakia; izan ere, ez zaie salbuespena aplikatu LGStik beherako errentei

Manifestazioaren unea

EHPM.- Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) kritikatu egin du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Ogasunek hartutako erabakia, hau da, LGStik beherako errentei PFEZaren salbuespena berehala ez aplikatzea.

“Mobilizazioa gure bermea” dela eta mobilizatzen jarraituko dutela berretsi du pentsiodunen mugimenduak

Donostiako manifestazioaren unea

EHPM.- Joan den larunbatean, apirilak 5, milaka langilek eta pentsiodunek parte hartu dugu Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean egindako manifestazioetan, soldata eta pentsio duinak eskatzeko, bai!, hemen! eta guztiontzat.

Soldata eta pentsioak duinak, Orain!, hemen! eta denontza! Larunbata, Donostira

Cartel Manifestación 5 de Abril

EHPM.- Aldarrikapen hauekin, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak erabaki du Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean manifestazio bana egitea, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak izatea bermatuko dieten soldata eta pentsio nahikoak eskatzeko.

Apirilaren 5eko manifestazioan parte hartzeko deia

KARTELA APIRILAK 5a

Soldata eta pentsio duinak, bai horixe! hemen! eta guztiontzat. Gutxieneko pentsioa eta gutxieneko soldata, bidezkoak eta nahikoak. Gutxieneko soldataren adinako gutxieneko pentsioa.

EHPM.- Errebindikazio horiekin, emakume, gizon eta gazteei dei egiten diegu APIRILAREN 5ean Bilbon (17:30ean Jesusen Bihotzetik) Donostian (17:30ean Boulebardetik), Gasteizen (12:00etan Artiumetik) eta Iruñean (18:00etan Baluarteko plazatik) manifestatzera, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak izatea bermatuko dien soldata eta pentsio nahikoak eskatzeko.

Orriak

RSS - Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua-rako harpidetza egin