greba

Euskara

LABek greba deitu du maiatzaren 19an Gipuzkoako egoitzetan lan hitzarmenaren eta ratioak hobetzearen alde

 imagen

LAB Sindikatua.-Gipuzkoako egoitzetako egoera jasanezina da. 5 urte baina gehiago luzatu den gatazka honi, Covid-19aren izurriteak izan duen eragina gehitu behar diogu. Jadanik larria zen egoera jasanezina bihurtu da eta urgentziazkoa da irtenbide duin bat erdiestea: egoerak eskatzen duelako eta sektoreko langile zein egoilarrek merezi dutelako.

Irungo SNA Europe enpresan greba egun bat deitu du enpresa komiteak enpresa hitzarmenaren negoziaketetan aurrerapausoak emateko asmoz

greba huelga

2021ean eroritako hitzarmena berritzeko negoziaketetan bilera ugari egin eta gero, hauek aurrerapauso garrantzitsurik ekartzen ez zutela ikusta, enpresa batzordeak (7 ELA, 1 LAB este 1 UGT), greba egun bat deitu du apirilaren San, langile asanbladan ere horrela erabakita.

Greba egingo dute hondarribiko udal garbitzaileek

imagen

bidasoa.hitza.eus.- Negoziazioek ez dute aurrera egin eta apirilaren 29, maiatzak 4 eta 5ean greba egingo dute ELA Sindikatuaren babesarekin.

Udal garbitzaileek greba egingo dute apirilaren 29, maiatzak 4 eta 5ean, hitzarmena berrikusteko eskaeraren erantzunak blokeatuta jarraitzen baitu ELA Sindikatuak jakinarazi duenez. Era berean, soldata arrakala deuseztatzea eta kontratu partzialak osoak bilakatzea dira lortu nahi dituzten beste helburuak, eta oraingoz horiek betetzea urrun ikusten dute.

Bidasoa Osasun Plataformak bat egin eta parte hartuko du Osakidetzako sindikatuek larunbat honetan deitutako manifestazioan

Kontzazioa Hondarribia

Bidasoa Osasun Plataforma.- Otsailaren 26an, larunbatean, Osakidetzako sindikatuek manifestazioa deitu dute, 12: OOtan, Donostiako Bulebarrean, lehen mailako arretaren egoera larria eta ospitaleko arretaren gainkarga salatzeko.

Gipuzkoako egoitzetako egoera larria ezagutarazi eta lehenbailehen irtenbidea eman behar zalola aldarrikatzeko LABek grebarako deialdia egiten du urriaren 28 eta azaroaren 12rako

imagen

LAB Sindikatua.- Gipuzkoako helduen egoitzetako egoera lotsagarria da, urteak daramazkigu sektoreko errealitateazein den salatzen, baina erakunde eta enpresen jarrera ikusita, badirudi gatazka langile, egoiliar eta hauen senideena dela soilik. Baina guk zerbait argi badugu honakoa da: egoera honek jendarte guztiari eragiten diola.

LABek greba deitu du irailaren 23 eta 24rako Gipuzkoako helduen egoitzetan, bizi duten egoera larriari lehenbailehen irtenbidea emateko

LAB_egoitzak

Mobilizazioa egin du gaur LABek Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. Bertan, herrialdeko helduen egoitzetako egoera larria ezagutarazi eta lehenbailehen irtenbidea eman behar zaiola aldarrikatzeko grebarako delaldia luzatu du irailaren 23 eta 24rako.

Orriak

RSS - greba-rako harpidetza egin