LAB sindikatuak mobilizazioak gogortuko ditu Gipuzkoako Grafikagintzan, eta greba egun gehiago iragarriko ditu datozen egunetan
LABek oso iritzi positiboa du hitzarmen duin baten defentsan Grafikagintzako langileek emandako erantzunaz. Sektore txikia izan arren, 8 greba egunek oso jarraipen handia izan dute eta mobilizazio ugari ere (elkarretaratzeak, kotxe karabanak, manifestazioak...) egin dira. Honek guztiak agerian uzten du langileek beren lan baldintzak hobetzeko duten adorea. Gaur bertan mobilizazio jendetsua egin dute Donostian, beste sektoreetako ordezkari sindikalen babesarekin.


LAB.- Irailak 25, Gipuzkoako Grafikagintzako sektoreak udara ostean deitutako lau grebaegunetatik lehen eguna izan du. Gogora ekarri nahi dugu sektoreko langileek jada laugreba egun egin zituztela. Beraz, gaurkoa bostgarren greba eguna da. Eta gaurkoan eregreba arrakastatsua izan da, %70eko jarraipenarekin.
ELA.- Negoziazio mahaia itxirik, ELA Sindikatuak AZTI-Tecnaliako Pasaiako egoitzarako deitua duen grebak aurrera jarraitzen du, zuzendaritzak greba salatuko duen mehatxua egin arren.
Carrefour-Oiartzungo langileek Maiatzaren 10ean egindako asanbladaren ondoren erabaki dute Maiatzaren 12, 13 eta 15 egunetarako aurrikusia zen greba ez dutela aurrera eramango.