Greba Carrefour-Oiartzun
ELA.- Datozen apirilaren 15, 18 eta 28an Carrefour-Oiartzungo plantilak greba aurreikusi du euren lan baldintzen negoziaketa eza dela eta. Kolektibo honek 4 urte daramatza soldata izoztuekin eta azken hitzarmen estataren sinaduraren ondorioz urteko 28 ordu gehiagoko jardunaldia pairatzen dute. Bestalde, 2014 eta 2015 urteetan aldi baterako kontratazioa 300 pertsonara ere iritxi zen, guztiak kotratazio partzialarekin sartzen zirelarik.
- Gehiago irakurriGreba Carrefour-Oiartzun -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorria atalean batetik HazteOir erakunde ultrakontserbadorearen sorrera izango dugu, bestetik Indian diruaren desagertzeaz jardun gara eta azkenik BBVAan eginiko ekimen baten inguruan ere. Gurean 2 elkarrizketa nagusi izan dugu: Ikasle Abertzaleko kide den Paul izan dugu Martxoaren 23ko grebaren inguruan balorazio eta irakurketa zabaltzeko, ondoren Ernaiko kide den Attor izan dugu eta Gazte Akelarrearen egitaraua eta lanketa nola egingo den azalduz. Gaurko esaldia: "Artistak lerrokatu beharra du. Askatasunaren edo esklabotzaren alde jokatu beharra dauka. Nik erabaki dut. Ez neukan beste aukerarik"


Irungo EHBildu osatzen dugun gizon-emakumeok, datorren maiatzaren 30ean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, euskal gehiengo sindikalak dozenaka eragile sozialekin batera deitutako Greba Orokorrarekin Bat egiten dugu.