Txingudiko Bertso Eskola: 2018-2019 ikasturteko eskaintza
Hastear da 2018-2019 ikasturtea, eta Txingudiko bertso eskolan izena eman nahi baduzu, oraintxe duzu aukera:
Galdera edo zalantzarik baldin baduzu, irunabar@gmail.com posta helbidera idatz dezakezu lasai asko, edo taldeetako arduradunen baten telefono zenbakira hots egin.
TALDEAK:
- Gehiago irakurriTxingudiko Bertso Eskola: 2018-2019 ikasturteko eskaintza -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

2017/18 ikasturtea ere amaierara gerturatzen ari den honetan, kurtsoko azken Kabigorriko betso gauaren berri ematera gatozkizue.
Urko Casado astigartarra (Txingudiko bertso eskolako kidea), Amaia Agirre billabonatarra, Eli Pagola hernaniarra eta Ainhoa Agirreazaldegi elgetarra ariko dira kantuan maiatzaren 3ko bertso gauean. Aitor Errazkin irundarrak egingo ditu gai-jartzaile lanak.
Bertsotruk dinamika dela eta, Txingudi eta Aramaioko taldeen arteko bertso trukea antolatu dugu apirilaren 20rako, ostiralarekin. Katea auzoko pintxo-potean emango diogu hasiera saioari, eta Elatzeta elkartean antolatuta dagoen afalostean segida emango, bertso saio formatuan.
Otsailaren 17an, hirugarren urtez jarraian, bertso saioa antolatu dute Elatzeta Elkartekoek. Alaia Martin oiartzuarra eta Beñat Gaztelumendi añorgarra ariko dira bertsotan, Zuhaitz Olazabalen aginduetara.
Kabigorriko otsaileko saioa ate-joka dugun honetan, oraingoan bertso-afari baten berri ematera gatozkizue.