Ostegunean Kabigorriko martxoko bertso-gaua
Bihar bertan (martxoaren 2an, ostegunarekin) izango dugu Kabigorriko martxoko bertso-gaua. Abel Zabala irundarra, Izarne Zelaia donostiarra, Eneko Fernandez lesakarra eta Xabi Maia elizondoarra ariko dira bertso kantuan, Aitor Errazkin irundarraren aginduetara.
Bat-bateko saio aurretik, Xabier Isasi Txingudiko bertso-tailerreko kideak jarritako bertsoak aditzeko aukera izango dugu.
- Gehiago irakurriOstegunean Kabigorriko martxoko bertso-gaua -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Goierritarren bisitaren ondoren, martxoaren 3an, ostiralarekin, izango da Gipuzkoako Herriartekoa dela eta eskualdeko bigarren zita. Kasu honetan "Txingudi I" eta "Ereñotzu" taldeak aurrez-aurre jarriko dituen saioa izango dugu Irungo Hazia Elkartean. Afaldu eta gero izango da bertso saioa, gaueko 23:00etatik aurrera, gutxi gorabehera.
Datorren larunbatean izango da Gipuzkoako Herriartekoa dela eta eskualdeko lehendabiziko bertso-zita, 2017ko otsailaren 18an, hain zuzen ere. "Txingudi II" eta “Ebie ai do”(Beasain, Ordizia, Zaldibia eta Legorreta) taldeak ariko dira buruz buru, Irungo Mendizaleak Elkarteak Larretxipi kalean duen lokalean (Zokueta jatetxea zena).
Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) lagunak hartuko dituzte Irunen Txingudikoek, aurten Bertsotruk diamika dela-eta burutzera doann hirugarren saioan.
Gipuzkoako Herriartekoa antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako hainbat bertso-eskola eta bertso-taldek eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Ekimenari buruzko informazioa
Gainean dugu dagoeneko otsaileko Kabigorriko bertso-gaua ere. Aitor Errazkin irundarra, Aitor Albistur oreretarra, Aitor Sarriegi beasaindarra eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” oiartzuarra ariko dira bertso kantuan, Egoitz Zelaia hendaiarraren aginduetara.
Urte hasierako egun hauen ostean, badator berriz ere Kabigorriko bertso-gauak. 2017ko lehendabizikoa urtarrilaren 12an izango da, Irungo Peña kaleko Kabigorri Ateneoan, 19:30etatik aurrera. Manu Goiogana irundarra, Patxi Castillo beratarra, Haritz Casabal antxotarra eta Iñigo Mantzisidor “Mantxi” zarauztarra ariko dira kantuan, eta Xabier Bengoetxea Hondarribiarrak jarriko dizkie gaiak.