Irungo EH Bilduk Herri Batzarra egingo du datorren asteazkenean, urriak 9, arratsaldeko 19:00etan Oiasso museoan.
Herri Batzarrean, kurtso politiko berriak Irunen dituen erronkak azalduko dira. Mertxe Aizpurua (EH Bilduren diputatu eta bozeramailea Kongresuan) izango da Herri Batzarreko gonbidatua, eta solasaldia burutuko da berarekin.
Batzarra irekia izango da eta Irungo EH Bilduk parte hartzeko deia luzatzen du.
Jokin Melida bozeramaileak nabarmendu duenez “margen oso txikia dago heritarren ongizatean eragingo duten proiektu sendo eta anbiziosoak aurrera eramateko”
Irungo EH Bilduko Jokin Melida, Oihana Briones eta Ane Unanue zinegotziek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean koalizio abertzaleak kreditu aldaketaren aurrean duen jarrera azaltzeko.