Irungo EH Bildu Manuel Estombaren inguruan
EH Bildu.- Aurreko astean, zoritxarrez, ohikoa bilakatzen ari den albiste batekin topo egin genuen. ARGIAK bere web atarian zioenez, Manuel Estomba apaizaren izena sexu gehiegikeriekin lotuta agertzen zen. Gertakariak Derioko Seminarioan gertatu omen ziren urte batzuetan zehar, eta biktimak, asko izan ziren.
- Gehiago irakurriIrungo EH Bildu Manuel Estombaren inguruan -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

EH Bildu.- Martxoan gaude, eta oraindik aurrekonturik gabe gaude. Asteak pasatzen ari dira, ikusten dugu gainontzeko taldeek elkarrizketa batzuk izan dituztela udal gobernuarekin hauek aurrera ateratzeko, baina azken finean, emaitzarik ez.


EH Bildu.- Gure taldean Irun hiriari buruzko hausnarketa egina dugu. Kontziente gara gure herrian, 2018an, hiritarren kontzientzia soziala areagotu egin dela. Asoziazionismoa berpiztu egin da. Hiritar mugimenduak gero eta aktiboago daude gure kaleetan. Eta hiritarrak gero eta “gose” gehiago ari dira erakusten herri dinamiketan parte hartzeko. EH Bildutik prozesu parte hartzaileak betidanik sustatu ditugu hiritartasuna egiteko ezinbesteko elementua kontsideratzen dugulako
EH Bildu.- Joan den ostiralean egindako udalbatzan, alkateak Zaisa elkarte publikoak Via Irun proiektuaren ardura hartu ahal izateko tramitatu behar zuen puntua erretiratu behar izan zuen.