Non dago Olaberria Bailara Babesteko Plan Berezia?
Irungo EH Bildu.- Urteak daramatza udal gobernuak Plan hau hautsez jositako apal baten bazter batean utzita. Interes eskasa udal gobernuarena, baina garrantzi estrategiko plana Irungo hiriarentzat.
Irungo EH Bilduk bere ikerketa egin eta ekarpen propioak luzatu zizkien udalari eta udalak kontratatu zuen enpresari duela hiru urte, baina orain arte ez dugu inongo berririk izan.
- Gehiago irakurriNon dago Olaberria Bailara Babesteko Plan Berezia? -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Irungo EH Bildu hauteskunde prozesuan bete-betean murgilduta dagoela jakinaraztea da, prozesua erabat parte hartzailea izango da eta bi arlo hauetan banandu dugu.
Irungo EH Bilduk auzoetako dinamika berria jarri du martxan. Hala, auzoz auzo ibiliko dira jendearen kezka eta beharrak entzun eta koalizioaren lanaren eta proposamenen berri era zuzenean ematen. Ostegun honetan bertan hasiko dira Larreaundi auzoan. Eguzkitzaldea kalean dagoen farmaziaren ondoan egongo dira (18:00etik 19:00etara)
Aurrekontu hauek ez digute ezer berririk aurkezten. Erabat kontinuistak dira. Gutxi dira agertzen diren aldaketak, eta hauetako asko legeak hala behartuta egin dira, adibidez, ongizate arloan Gizarte Zerbitzuen legearen Kartera Dekretuak markatzen dituelako.
Datorren Abenduak 6an, espainiar estauak inposaturiko jai bat begi bistan dugu, ezer ospatzeko ez dugun "espainiar konstituzioaren eguna". Hau dela eta EH BILDUk "EUSKAL ERREPUBLIKA" aldarrikatzeko manifestazio bat antolatu du Bilbon eguerdiko 12:00tan.