Irungo EH Bilduk.- Garai konplexu hauetan, prezioek izan duten gorakadak gehien kalteturiko sektoreen artean pentsionistak daude. Bizitza-kostuaren hazkunde etengabeak adineko eta pentsiodun gero eta gehiagok bere oinarrizko beharrizanak asetzeko, gero eta zailtasunak gehiago dituzte: kalitatezko elikadura, mendekotasunaren kalitatezko arreta, etxebizitza, etab.

Irungo EH Bildu.- 2022.urtean Irungo EH Bildutik Erabilera Anitzeko Pabiloi bat eraikitzea proposatu genuen hiriak kirol azpiegituretan duen eskaintza eskasiari erantzun bat emateko. Proposamen horren helburua Irungo kirol klubei zein herritarrei kirolaren praktikarako espazio estali gehiago eskaintzea zen, udalak berriki egindako azterlan batek salatzen duen bezala.