
ELA Sindikatua.- Urte eta erdi baino gehiago eman dute negoziatzen. Mahai gainean egon diren proposamenek langileen pobretzea besterik ez zuten ekartzen, eta horren ondorioz, negoziaketa mahaia blokeatuta egon da.

Langile batzordea (ELA-LAB-CCOO).- Ostiralean , urtarrilak 13, 11:30etan udaletxe parean kontzentrazio bat deituta dago.
ELA Zerbitzuak OARSO BIDASOA.- Udaletxeko lokal eta eraikinetako garbitzaileak, emakumeak dira oro har, kale garbikuntzan dabiltzanak ordea, gizonezkoak gehienak. Bi kolektibo hauen artean, % 15,07eko soldata arrakala dago, 3300 euro gutxiago kobratzen dute emakumeek. Argitu beharra dago, arrakala hau, oinarrizko soldatan pairatzen dutela, hau da, kalean egoteagatik jasotzen diren plusak ez dira kontutan hartzen, bestela arrakala askoz ere handiago izango litzake, % 27koa alegia, 6600 euro urtean.

Antxetamedia.eus.- Ruben Majuto, Irungo Artisten Kolektiboko kidearekin hitzegin dugu

Artista irundarren talde handi bat José Antonio Santanori, alkate gisa, eta udaleko zinegotzi guztiei bidali zaie gutun baten bidez, Irungo Kultura km0 laguntza-programari buruzko gardentasuna eta azalpenak eskatuz.