Kabigorri

Zehaztu gabe

Eva Campo Müller Elkartearen aurkezpena

Data: 
Larunbata, Abendua 16, 2017 - 12:00 -tik Igandea, Abendua 17, 2017 - 11:55 -ra
Non: 
Kabigorri

Evaren senide, lankide eta lagunak, zuengana jo dugu duela urtebete abiatu genuen egitasmoaren berri emateko eta bertan parte hartzera gonbidatzeko.

Eva gogoan, berak defendatzen zituen balioetan eta bere jardun profesional zein militantean inspiratuta elkartu bat sortu dugu.

Honako hauek dira helburuak :
  - Jendartearen hobetzea eta berrikuntza soziala.
  - (Mugaz gaindiko) tokiko garapena.

Kontzertua: SKOLA MUSIK

Data: 
Igandea, Abendua 17, 2017 - 19:00 -tik Astelehena, Abendua 18, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Kabigorri

Kontzertutxo bat eskeiniko du Skola Musik-ek Irungo Kabigorrin bere ikasle eta irakasleekin.

Iaz egin zen bezala haurten ere formato txikian izango da kontzertua. Ahots, gitarra eta pianoz osaturiko bikote eta taldeak izango dira bertan.

Kontzertua Kabigorrin: Iria Estevez e Gonzo Pina

Data: 
Larunbata, Azaroa 25, 2017 - 23:30
Non: 
Kabigorri, Peña kalea, Mosku
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartel

Clave de FaDo eta Arifi-ren bi partaide diren (Buros,Raiz y evolucion, nazioarteko lehiaketaren azken edizioko irabazleak) Iria Estévez eta Gonzalo Piña, lusofonia protagonista duen bidai musikala eskainiko digute oraingoan. Hainbat urteko karrera arrakastatsua darama bikoteak,non bertsio zein abesti propioak jotzen duten, mota askotako jaialdietan,ekitaldi kulturaleetan eta penintsula osoko eszenatokietan parte hartuz (Lugo, Jerez de la Frontera, Kabigorri Irún, Programa Cultural Tapia, Mosteiro de SanFins Portugal,  León, Galicia, etc) Nahiz eta orain arte aipagarriena den,Zeca Afonsoren omenez egindako omenaldian eskeinitako aktuazioa,Braga hirian,non bikotea Galiziako musika eszenan errebelaziorik zoragarriena bezala hitz egin zuen bai kritikak bai publikoak.

Doku-foruma: ORDEZKAPEN BIDEZKO ERNALKETA

Data: 
Osteguna, Azaroa 16, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Oraingo honetan eztabaida ORDEZKAPEN BIDEZKO ERNALKETA izango dugu eztabaidagai. Gaiaren inguruan dauden iritzi eta ikuspegi ezberdinak elkarren artean komunean jartzea dugu helburu.

Eztabaidari abiapuntua emateko "VIENTRES DE ALQUILER: ¿DILEMA MORAL?" dokumentala proiektatuko dugu; bideoak Indiako amen errealitatea erakusten du.

Hitzaldia: Albert Einsteinen Erlatibitatearen teoria

Data: 
Osteguna, Azaroa 23, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Bozkatuko bagenu garai guztietako gizateriaren jenio zientifiko handiena zein den, ziur Albert Einsteinek irabaziko lukeela. Bere Erlatibitatearen teoria, fisika kuantikoarekin batera garaiko fisika eta teknologiaren bi zutabeak dira, duela 100 urte baino gehiago zientzialariek humanitatearen ezagutza finkotzat hartu duten ezagutza dira.

Orriak

RSS - Kabigorri-rako harpidetza egin