Erakusketa: Irun eta Irungo jendea
"IRUN ETA IRUNGO JENDEA". Horixe da Kabigorri Ateneoak bere egoitzan (Peña karrikako 1. zenbakian) aurkeztuko duen erakusketaren izenburua: atzera begirako 50 bat argazki, José Mari Castillo argazkizaleak lagatakoak, duela hainbat urte egungo Irun itxuratu zuten eraikin, kale, fabrika eta langileen irudiak ageri dituztenak.
Uztailaren 13tik irailaren 9ra
Ostegunetik larunbatera, 19:00etatik aurrera
- Gehiago irakurriErakusketa: Irun eta Irungo jendea -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Documentala Grecia 2016 eta aurkezpena karabana 2017 "Ongi Etorri Errefuxiatuak" Gipuzkoa
Erakusketa honetan, gaur egun eraikitzen ari den Europako gotorlekuaren mugak azaldu nahi ditugu.Olmo Calvo, Robert Bonet eta Fotomovimiento Elkarteko argazki aktibistak eta, Ekiklink eko Argazkilariak eginiko irudiak dira bertan, europear herrialdeen koordinazio eta elkartasun eza erretratatzen da, gaizki deitutako "errefuxiatuen krisia" irudikatzen da.
Bereziak izaten dira ikasturte amaierako bertso gauak, ezbairik gabe, eta berezia izan nahi du aurtengoak ere. Gipuzkoako Herriartekoan ibili dira Txingudi I eta Txingudi II taldeak, beste 34 talde gehiagorekin lehian, baina lehen aldiz igoko dira bi taldeak batera oholtzara, jendeaurrean. Batera oholtzaratu? Aurrez aurre jarri? Nork daki?
Ostegun honetan izango da ikasturteko azken-aurreko bertso-gaua. Bertan Andoni Zelaia, Juan Mari Lopez, Manolo Arozena eta Iñaki Zelaia bertsolariak kantuan aditzeko aukera edukiko dugu. Lau bertsolariei gaiak jartzen eta saio aurkezten, aldiz, Urko Casado ariko da, Txingudiko bertso-eskolako kide astigartarra. Bat-bateko saio aurreko bertso-jarriak Egoitz Zelaiaren eskutik helduko zaizkigu.
Kabigorri Ateneo Kultur Zentroan (Peña kalea 1, Irun) bigarren aldiz erakusgai jarriko da “Rudy margolari nafarraren” erakusketa bat.
Alternatiba.- Faktoria Lilaren "Él nunca me pegó" dokumentalaren proiekzio ziklo berria antolatu du Alternatibak hurrengo martxoaren 16an, eta emanaldiaren ostean, hizlari lanetan arituko da berriro filmaren zuzendari eta militante feminista Irantzu Varela.