Maiatzaren 3an, Kabigorriko bertso gaua
Urko Casado astigartarra (Txingudiko bertso eskolako kidea), Amaia Agirre billabonatarra, Eli Pagola hernaniarra eta Ainhoa Agirreazaldegi elgetarra ariko dira kantuan maiatzaren 3ko bertso gauean. Aitor Errazkin irundarrak egingo ditu gai-jartzaile lanak.
- Gehiago irakurriMaiatzaren 3an, Kabigorriko bertso gaua -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikari bakarlaria da. Euskarazko kantu egilea da, 2014ean bere lehen folk-akustiko diska Trobador 50 bat kontzertutan aurkeztu.
Bizitzeko aukera hobeagoa bilatzeagatik , bizitza zorian jarrita, dokumental honetan erakusten digu pertsona migranteen ibilaldia Ipar Afrikako kostaldetik Mediterraneoa gurutzatu nahian.
Apirilaren 19an Irungo KABIGORRI ATENEOAN (Peña Kalea 1) antolatuko dugun DokuForumera gonbidatu nahi zaituztegu.
Alternatibak "Jaizkibel konpainia" komikiaren aurkezpena egingo du Irungo Kabigorri aretoan martxoaren 15ean. Liburuak Hondarribiko alardearen historia jorratzen du, jatorrizko gertaera historikoetatik abiatuta, irailaren 8an urtero gogora ekartzen direnak, eta azken hamarkadetan herriko jaiak parekidetasunean bizitzeko hainbat emakume eta gizonek abiatutako borrokarekin amaituta.