LAB sindikatua

Euskara

Enpresarekin aurreakordio batera iritsita, hitzarmenaren negoziazioaren itxiera hurbilago dago CAFen

CAF Irun

LAB Sindikatua.- Langileek asteotan aurrera eramandako borrokari esker, zuzendaritzak eginiko azken proposamenean LABek aldarrikatutako hainbat neurri jasotzen dira. Datorren astean egingo dira lantegiko batzarrak eta horietan erabakiko du plantillak ea baiezkoa emango dion mahai gainean dagoen itunari.

Lanuzteak hasiko dituzte Irungo posta zerbitzuan

Irungo Posta Zerbitzua

CCOO-LAB-ESK-UGT.- Irungo Correoseko langileek greba partzialak iragarri dituzte, uztailaren 3an hasi eta mugarik gabe luzatuko direnak. Lanpostuak ez betetzea kezkagarria da, eta denbora asko daramate egoera hori jasaten. lrunen muga guztiak gainditu dira, eta 9 lanpostu bete gabe geratu dira. 800 jakinarazpen baino gehiago pilatu dira hauteskunde osteko aldian, eta enpresak ez du inolako errefortzurik kontratatu edo hutsik dauden lanpostuak bete.

LABen mobilizazioa “Hemen lan egin, hemen kotizatu, hemen erabaki. Pentsioen erreformei ez”

Data: 
Asteazkena, Otsaila 8, 2023 - 11:00
Non: 
FICOBA
Antolatzen du : 
LAB Sindikatua

20230208 LAB pentsioen mobilizazioa

Euskal Herriko gehiengo sindikal eta soziala Madrildik eta Paristik inposatu nahi dituzten pentsio erreformen aurka agertu da, horren erakusgarri, Ipar Euskal Herrian egindako greba eguna.

Orriak

RSS - LAB sindikatua-rako harpidetza egin