LABek Prekarietateak hil egiten duela salatu du Irunen, beste lan heriotza baten berri izan du bitartean
LAB.- Irun eta Hondarribia arteko Mendeluko biribilgunean gehiengo sindikalaren elkarretaratzea egin dugu, ostegunean handik metro gutxira dagoen Gl-636 errepidean hildako langile autonomoa gogoan. Lan heriotzen odolusteak ez duela etenik salatu dugu. Izan ere, azken 7 egunetan gutxienez hiru langile hil dira lanean. Ostiralean ere beste langile bat zendu zen, Muxikan kasu honetan, baso lanetan ari zela; eta gaur beste hildako baten berri izan dugu, ekainaren 29an Gasteizen lan i¡stripua izan zuen langilearen heriotzarekin. Azken hau kamioi baten atoitik erori zen, eta zauri larriekin ospitaleratu zuten. Madrilgo Izobex Construcciones enpresako langile zen eta Adania eraikuntza enpresan ari zen azpikontratatuta.


ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE, HIRU.- Zenbait hurbilketa eta gradu aldaketa eman badira ere, azken asteotako gertakariek erakusten dute euskal presoen gaineko salbuespenezko espetxe politikak indarrean jarraitzen duela.
LAB.- Berriki, Eusko Jaurlaritzak iragarri du urtarrilean Ertzaintza eta Udaltzaingo ezberdinetako lanpostuak betetzeko hautapen prozesu bakar bat burutzeko asmoa duela.
LAB.- Gaur, Bilboko Eusko Jaurlaritzako Delegaritzan Haurreskolak Partzuergoaren mahai negoziatzailea bildu da. 2018an Haurreskolak Partzuergoaren langileentzat LAB sindikatuak sinatutako akordioan garatzeke zeuden kudeaketa arloko negoziazioan aurrera egiteko asmoz etorri gara. Izatez, 2018ko akordioa sinatu genuenetik, bere garapena lortzeko helburua izan dugu eta horren alde etengabe lan egin dugu. 