#BDSKm0 Proiektua herritarrengana
Maiatzaren 3an, ostiralean, Urdanbia Berriko auzoelkartera hurbiltzen den herritar orori #BDSKm0 proiektuaren inguruko informazioa helaraziko zaio #BDSKm0 proiektua aurrera doa, eragile, zahar egoitza, guraso elkarte eta eskoletako jantokiekin biltzen. Apirilatik ekainera bitarte bilera erronda luzea dute eta baita hitzaldiak ere, hala nola, datorren maiatzaren 3an Urdanibia Berrin izango dena.
- Gehiago irakurri#BDSKm0 Proiektua herritarrengana -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Ostegun honetan Aldatsa baratza eta Labore Txingudi beraien proiektuak aurkeztuko dituzte, 18.00tan BDS koop-en.
Labore Txingudi kontsumo elkarteak erosketak astelehenetik larunbatera burutzeko aukera zabaldu du. Astean, Labore Txingudiren denda modu autonomoan kudeatuko da, hau da, bazkideek dendara sartzeko aukera izango dute, 10etatik 13.30ak bitartean. Ondoren, eskuratu diren produktuak dendan dagoen dokumentu batean zerrendatu beharko dira. Gauzatutako erosketak hilabete amaieran kobratuko dira, kontu korronte bidez.
Kaixo!! Gaurkoan gurean Paul izan dugu, GAZTERAIKI-ren inguruan mintzatu zaigularik, Zer da? Ze helburu ditu?. Jarraian Dornaku-rekin egon gara eta TXINGUDILABORE kontsumo kooperatibaren inguruan azalpenak eskaini dizkigu. Lapiko Gorrian Asun Casasola ipuin lehiaketa izan dugu hizpide eta baita AEBtako hauteskundeak ere. Gaurko esaldia "Santua naizela diote txiroei jaten ematen diedanean, komunista naizela diote ordea txiroek zergatik pasatzen duten gosea eta zergatik egon behar diren hain gaizki galdetzen dudanean"