Harrera abesti solidarioa aurkeztu dute
Patxuko Nice taldeak grabatu du Irungo Harrera Sarearen omenez. Euro 1egatik jaitsi daiteke eta etekina migratzaileei laguntzen dieten boluntarioentzat izango da.
Patxuko Nice taldearen 'Harrera' abesti solidarioa aurkeztu dute gaur goizean Irungo Lakaxita gaztetxean, iazko uztailean Irungo Harrera Sarea sortu zen lekuan. Abestiaren letra Oier Guillanena da. Musika, antzerkia, zinema eta elkartasun arloetan lan egiten duten pertsonek abiatutako proiektuaren barruan kokatzen da abestia. Aurkezpenean izan dira proiektuaren sortzaile Sergio 'Patxuko' Ordoñez abeslaria eta Malen Garmendia Gomez Irungo Harrera Sareko kidea.
- Gehiago irakurriHarrera abesti solidarioa aurkeztu dute -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Irungo Harrera Sareak adin txikikoen eta turisten itzulketa kasu ilegalak dokumentatzen ditu. Irungo Harrera sareak ikusgai jarri nahi du Polizia frantsesak kontrol arrazistak eta itzulketa. ilegalak egiten jarraitzen duela Europar Batasuneko Auzitegiak epaia eman ondoren ere.


EUSKAL HERRIA, ATERPE LURRA