Pertsona ororen eskubideen aldeko hamaiketakoa
- Gehiago irakurriPertsona ororen eskubideen aldeko hamaiketakoa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Topatu.eus - 2018ko udan migratzaile andana iritsi da Euskal Herrira, batzuk muga pasatzeko gogoz, beste batzuk geratzekotan. Euskal instituzioen pasibotasunaren aurrean Lakaxita eta Txantxarreka gaztetxeak, besteak beste, era autogestionatuan antolatu dira etorkin hauei harrera egiteko.
http://topatu.eus/edukia/gaztetxeak-migratzaileen-etxeak-1
Martindozenean agertutako pintada arrazistak direla eta, udalari eskatzen diote egilea nor izan den iker dezala eta eraso arrazista honen aurrean neurri egokiak aplika ditzala.
Martindozenea migratzaileentzako harrera-aterpe moduan irekitzea guztiz positiboa dela uste dugu, bitarteko egokiena dela iruditzen zaigu eta hala adierazi dugu hasieratik.
Irun harrera hiria dela esan zuen gure alkate José Antonio Santanok duela hilabete batzuk, Espainiar Gobernuko presidentea Aquarius ontzian zeuden migratzaileei asiloa emateari buruz oraindik mintzatu ez zenean.
Azken asteotan gure hirian drama latza bizitzen ari gara, dozenaka lagun iritsi baitira asmo bakarrarekin: Euren bidaiarekin jarraitzea, hainbeste desio (eta merezi) duten bizitza duina lortu asmoz.
Europar Batasunaren osotasunean nagusitzen ari den politika neoliberalen aurpegirik gordinena ezagutu dugu beste behin ere. Frantziar estatuak pertsona migranteen atxiloketa baldintzak gogortu eta kanporaketak errazten dituen legislazio berria aplikatzen ari da damu barik.